Testuingurua
Irene - Zer da?.
Erru. - Kokotz'eneko indianoa orain omen dator.
J. Iña. - Zazpietako trenean.
Irene - Ta, indiano bat datorrelako zarata ori guzia?.
Erru. - Jakiña: aberats purrukatua bai-ta.
Igaz pelota-plaza berria egiteko bi milla duro aundi eman zituan.
Ta orrelako esku-zabal bati....
J. Iña. - (Itza Errupin'i etenaz) Ba'algoaz ala ez!.
Erru. - (Jaramonik egin gabe) Orrelako esku-zabal bati, diot, ongi-etorri bat egin bear zaio, sakela alik eta maizen iriki dezan.
Irene - Bai, bai...; guzia diruagatik....
Jus. - Jakiña!.
Erru. - Emen etzaio iñori bere arpegiagatik eder-egiten.
J. Iña. - (Errupin'i) Bukatu al dek?.
Erru. - Ez al diguk itz bi egiten lasai utzi bear?.
J. Iña. - Ori dek...! Itz bi, e...? Garaia dek nai dekanean.
Ta, itzegiten lasai utzi bear ba-dit, alkia artzera niak (Exeri bedi).
Jus. - (Errupin'i) Izan ere, ez dizugu alkirik eskañi.
Irene - (Alkia eskañiz) Exeri nai al dezu?.
J. Iñaki - Orri alkia...? (Jo itxuraz) Nik bai emango diotala alkiarekin... Tira, tira, goazemak!.
Erru. - (Bi aizpai) Tira, ba; joan egin bearko degu... Ta, zuek ez al zatozte...?.
Jus. - Gu, nora...?.
Irene - Itxura ontan....
Erru. - Apaintzeko oraindik ba dezute beta.
Jus. - Norako baña?.
Erru. - Ara berriz!...; indianoari ongi-etorria egitera joateko.
(Erlojuari begiratuaz) Ogei minutu ba dauzkazute.
J. Iña. - Bai-ta eman ere!.
Irene - Agidanez i ba'goa, ba.
J. Iña. - Ni iñori ongi-etorria egitera... Bai-ta zea ere!.
Jus. - Norako aldatu aiz, ba?.
J. Iña. - Iñorako ez.
Jus. - Apaitara noiz etorriko aiz?.
Erru. - Akele'nean apaltzeko asmoetan gera.